Irakurzaletasuna bultzatzea eta haur eta gazteen sormena piztea ditu helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 21era arte egongo da zabalik.
Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak, irakurzaletasuna bultzatu eta haur eta gazteen sormena pizteko asmoz. “Urtez urte milaka parte-hartzaileren irudimena eta talentua bildu ditugu, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izango”, adierazi dute antolatzaileek.
17. edizioa izango du lehiaketak aurten eta, honetan, Alaine Agirrek idatzitako Zer jango du oiloak ipuina izango dute haurrek irakurgai eta irudikagai. Aldi berean, Belatz ilustratzailearen lana izango dute oinarri, haien istorio propioak sortzeko.
Gazteentzat, berriz, bi erronka aurkezten dira komiki atalaren barruan: Belatzek hasitako komikiari jarraipena ematea edo berak proposatutako gaiari (botilan bidalitako mezu bat) hasiera berria ematea.
Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sariez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango dituzte aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak beraien aldizkariko harpidetzarekin eta opari sorpresa batekin sarituko du parte-hartzea.
Lan guztiak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a izango da.
Informazio gehiago jasotzeko, elkar.eus webgunea bisitatu, lehiaketa@elkar.eus helbidera idatzi edo 943 310 301 telefono zenbakira deitu beharko dute interesa dutenek.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian