Orioko musikariak egindako 60 urteko ibilbide bikaina aitortu nahi izan dute. Urruñako txalapartariak, berriz, Gazte saria jaso du larunbatean antolatu zuten sariak banatzeko ekitaldian.
Joan den larunbatean, otsailak 1, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu dituzte Peyuco Duhart kulturguneko Tanka aretoan. 2019an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren engaiamenduak berritu zituzten baita hitzarmen berria izenpetu ere Eusko Ikaskuntzaren parte-hartzea sustatuz Lapurdiko hiriarekin lankidetzan antolaturiko ekitaldi zientifiko eta kulturaletan.
Sariketa honekin bi erakundeek musikarekiko duten atxikimenduari balioa eman nahi diote.
Bi sari dira: Ohorezko saria eta Gazte Saria. Lehena Gratxina Lertxundi Benitoren alabak jaso du. Izan ere, Orioko bardoak 60 urteko ibilbide bikaina saritu nahi izan dute aitortza honekin.
Musikariak pasa den azaroan iragarri zuen agertokietatik behin betiko jaitsiko zela Gernikan eman zuen prentsaurrekoan. Bertan adierazi zuenez, “behar duzun hori galdu nuen duela lau urte. Ez dakizu esaten zer den, baina zera hori behar duzu”.
Gazte saria, berriz, Txomin Dhers txalapartari urruñarrarentzat izan da. Musikari lapurtarrak ekitaldian azaldu duenez, “bizitzeko molde bat da txalaparta. Munduan tresna bakarra da binaka bakarrik jotzen dena. Bestearekin hatsa hartzen ikasi behar da, besteari behatzen, besteari lekua uzten, eta beharrean hartzen”. Besteak beste, Kimu, Mairu, Xiberoots eta Txaptrax taldeetako kide da Dhers.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian