Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta maiatzaren 31ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea.
Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamabosgarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Gutxienez 25.000 eta gehienez 100.000 karaktere izan beharko dituzte idazlanek, hutsuneak barne.
Emailez bidali beharko dira bi dokumentu udala@lezama.eus helbide elektronikora: batean, idazlana bera, egilearen inongo daturik gabe. Bestean, idazlanaren izenburua eta egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
Lanak apirilaren 30era arte bidali beharko dira. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta maiatzaren 31ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea. Sari bakarra dago Mikel Zarate Sariketan, 4.000 eurokoa, eta Elkarrek irabazlearen lana argitaratu egingo da.
Argibide gehiagotarako liburutegia@lezama.eus edo liburuak@elkar.eus helbideetara idatzi daiteke edo 944556007 eta 943310267 telefono zenbakietara deitu.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian