24. edizio honek bi hitzaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu, denak arratsaldeko 19:00etan KMK-ko Areto Nagusian, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan izango dira. Emanaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
Otsailaren 25ean, asteartea, abiatuko da Iparraldea Bertan zikloaren 24. edizioa. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira jardunaldi hauen helburu nagusiak. Edizio honetan, bi hitzaldi eta hiru kontzertu izango dira euskaraz.
Lehenengo egunean, Gastibeltza Filmak zinema ekoizpen eta hedapen egituraren aurkezpena izango da Katti Pochelu sortzailearekin eta Eñaut Castagnet eta Itziar Leemans filma egileen eskutik.
Martxoaren 4an izango da hurrengo hitzordua. Honetan, Estibaliz Robles “Estitxu”, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo emakume aitzindarien omenez hitzaldi kantaldia egingo da Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles kantariekin eta Patxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide aurkezleekin.
Martxoaren 11n izango du jarraipena zikloak Aguxtin Alkhatek eta Kamila Zubeldiak osatutako bekatu taldearen kontzertuarekin.
Aurtengo edizioari amaiera emateko, martxoaren 18an Mattin Lerissaren Mundu Zabalerako disko berriaren aurkezpena izango da Donostian.
Eskainiko diren ekitaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian