Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatuko dute kaleetan barna. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren.
Bilboko Loraldia jaialdiak iaz emandako Sormen Digitaleko Bekari esker Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak Hitzaurrea soinu esperientzia digitala sortu dute. Martxoaren 10ean izango du estreinaldia obra honek, Loraldiak aurten prestatu duen programazioari hasiera emateko.
Piszifaktoriak zehaztu duenez, “obra berezi honetan, mundu digitalak eta mundu analogikoak bat egingo dute, eta parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren”. Soinu-esperientzia hau jolas baten modura antolatuta dagoela azaldu dute, “parte-hartzaileak hainbat erabaki hartu beharko ditu bidean aurrera egin ahala, norabide bat edo bestea hartzera behartuko dutenak”. Norberak nahi duen leku eta momentuan jolasteko diseinatuta dago, eta, beraz, Euskal Herriko edozein herritan egiteko aukera emango du.
Esperientzia berri hau, beraz, martxoaren 10an abiatuko da Bilboko Alondegiko Atrioan. Lehenengo saio honetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da gonbidapenak eskuratzea. “Une horretatik aurrera, edonork parte hartu ahal izango du nahi duen lekutik eta nahi duen unean”.
Lantaldeak azaldu duenez, “Hitzaurreak etortzeko dagoen etorkizunaz baino gehiago, orainaldiaz hitz egiten du, iragana makulu hartuta. Izan ginen hark bihurtu gaituelako garen hau eta, beraz, garen honek baldintzatuko duelako izango garen hori. Funtsean, etorkizunaren hitzaurre bat da”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian