Talde bizkaitarrak ekainaren 21ean emango du azken zuzenekoa Bilboko Kafe Antzokian.
Enkante etxe batean daude Guda Dantzako taldekideak euren bideoklip berrian, Egunon abesten ageri dira, baina oraingoan, agur esateko, pop eta house erritmo nahasien artean. Hamahiru urteko ibilbidearen ostean Uribe Kostako musikariek taldea desegitea erabaki baitute.
Boskoteak dionez, kantu honen hitzetan ez dago handinahikeriarik, “ironiaz, lanaren aspergarritasunaz hitz egiten dugu. Ez da inolako berrikuntzarik hemen”. Oraingoan ere Urtzi Iza (Eten Espazio Sonoro) arduratu da musikaren produkzioaz.
Imanol Muro izan da bideokliparen zuzendaria. Taldeko bost kideak dira enkante etxe honen langileak, musikak ez die ogibiderik eman urte guzti hauetan. Nagusi tirano baten aurka konspiratzen dute. Fermin Barberena aktoreak antzeztua, haren bizkarrean koreografiak entseatzen dituzte eta guzti. Bitxikeria gisa, enkantera etorri diren bakarrak haien gurasoak, izebak, osabak… dira. Azken finean, “engainatzen utzi diren pertsona bakarrak”, diote.
Talde bizkaitarrak ekainaren 21ean emango du azken zuzenekoa Bilboko Kafe Antzokian.
Hamahiru urteko ibilbidea
Gazte hasi ziren Guda Dantza osatzen duten Uribe Kostako bost musikariek. Oso gustu desberdinekin eta elkar gehiegi ezagutu gabe, duela hamahiru urte eman zioten hasiera euren ibilbide musikalari Leioa eta Algortako gazte hauek. 2012an, Bilboko Aste Nagusian eman zuten lehen kontzertua, taberna bateko oholtzan. Denera lau disko kaleratu dituzte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian