Egitasmoak ikasleen euskararen ahozko gaitasuna hobetzea du helburu. Soziolinguistikoki erdaldunenak diren gunetan ekin zaio esku hartzeari, eta dagoeneko, 50 ikastetxe publikotan ezarri da.
Lehen hezkuntzako ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Berba-lapiko programa bultzatzen ari da. Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan gaztelaniaren erabilera nagusi den eremuetan ezartzen ari da, batez ere. Azken lau urteotan, 50 ikastetxetara zabaldu da programa, eta ikertzaileen aholkularitza nahiz prestakuntza jasotzen dute irakasleek.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Muskizko Ikastola publikoan izan da gaur, eta parte hartu du ikasleek ahozkotasuna euskaraz lantzeko duten 20 minutuko esku-hartze unean. Izan ere, metodologia horren egitekoa da eguneroko errutina linguistikoak eraikitzea, ikasleek benetako egoeretan ahoz parte har dezaten; gelan bertan, eta irakasleen laguntza zein esku-hartzearekin.
Adierazi dutenez, “ikasleek gogoz hartzen dute Berba-lapiko, euskaraz komunikatzen gozatzen dutelako eta pixkanaka komunikatzeko gaitasuna hobetzen dutelako”. Pedrosak azpimarratu du oso garrantzitsua dela hezkuntza-sistemak euskal hezkuntza-sisteman ezarritako metodologiak ikertzea eta baliozkotzea.
Hezkuntza Sailak sustatutako proiektu hau garatzeko taldea honako hauek osatzen dute: Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak, Soziolinguistika Klusterra (berritzeguneekin koordinatuta lan egiten dute) eta Eusko Jaurlaritzako pedagogia-orientazioko zentroak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian