Kanta honetan Euskal Herriko musika tradizionalak gaur eguneko soinuekin nahasten dira. Jazz eta euskal musikaren arteko fusioa da.
Maite Ruiz de Erentxun soinu-jotzaile lekeitiarrak lehen diskoaren parte izango den Maritxu fandango kanta plazaratu du Balaunka diskoetxearen eskutik. Sorterriaren eta erbestearen artean sortutako kantak dira disko berriak bilduko dituenak. Lekeitiarraren taldeak jazzaren espresio- askatasuna uztartzen du. Jazz armonia eta lengoaia, Euskal Herriko kulturarekin elkartzen dira inprobisazioaren bidez.
Proiektu berria modu kolektiboan sortu da. “Kolektibotasuna du ardatz, elkar begira eta elkar entzunda egiteko pentsatua dagoen musika da”, adierazi du musikariak. Horren adibide da estudioan bertan inprobisatutako kanta bat, sorterriko Kortatu taldearen melodia bat, atzerriko Brad Mehldau jazzeko piano-jolearen armoniarekin nahasterakoan sortutako inprobisazioa.
Egitasmo honetan, musika ez da iraganaren erreprodukzio huts gisa aurkezten, baizik eta jazzaren malgutasunetik abiatutako erreferentzia ezagunak moldatu eta berrinterpretatzeko espazio gisa.
Maritxu Fandango da proiektu honetatik ezagutuko den lehenengo lana. Kanta honetan Euskal Herriko musika tradizionalak gaur eguneko soinuekin nahasten dira. Jazz eta euskal musikaren arteko fusioa da.
Hala, lan honetan, naturari erreferentzia egiten dioten letrak jasotzen dira, Lekeitioko emakume talde baten ahotsez osatutako kanta da.
Kantarekin batera, Adriano Vanniniren gidaritzapean egindako bideoklip bat plazaratu du musikariak, bere kuadrilla eta familia bera izanez irudietan ageri diren emakumeak. “Kriston suertia euki dot Iztartiak, familija eta taldekidiak proiektu honetan ipini daben maitxasun guztijagaz”, adierazi du Ruiz de Erentxunek.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian