Martxoaren 19an izango du lehen hitzordua ekimenak Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazaren Idazle-kontzientziak eta idazketa-ibilbideak solasaldi literarioarekin.
1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute martxoaren 19tik 30era bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”.
Horretarako, adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa antolatu dute.
Martxoaren 19an, asteazkena, izango du lehen hitzordua ekimenak Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazaren Idazle-kontzientziak eta idazketa-ibilbideak solasaldi literarioarekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da Galdosenean (Gurutze auzoa).
Hilaren 24an, larunbata, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat ipuin-kontaketa antolatu dute goizeko 11:00etan, Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. 12:00etan, berriz, 8 eta 12 urtekoen txanda izango da eta Arrietak berak ipuin-kontaketa eta idazketa tailerra eskainiko ditu. Bi hitzorduak Udalbatza Aretoan izango dira.
Martxoaren 23an, 11:00etan, Luma Kantaria izango da. Honetan, Joseba Sarrionandia eta Idoia Beratarbide irakurleekin solasean arituko dira, Udalbatza Aretoan.
Martxoaren 26an, asteazkena, pote filosofikoa antolatu dute Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelenarekin, Pantailen garaipena liburutik abiatuta. Hitzordua 19:00etan izango da Arizmendienean.
Martxoaren 29an, larunbata, Literaturan jolasa gauza serioa da idazketa tailerra antolatu dute 12 eta 18 urteko gazteentzat, 10:30ean, Ehuntze espazioan.
Aurtengo Literatura Plazarak martxoaren 30ean izango du azken eguna. 18:00etan PUF bertso saio musikatua izango da Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxerekin, Ainhoa Urienek gidatu eta Patxi Amulet eta Bastien Mariannek musikatuta.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian