Bilboko Loraldia Festibalaren ikuskizun hau hilaren 29an izango da arratsaldeko 19:00etan, Bira Kulturgunean.
Hiru emakume, hiru ahots, hiru estilo desberdin: Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun elkartuko dira Bira Kulturgunean, gazte sormenaren indarra eta berrikuntza erakusteko.
Gaurko gazte sormenaren hiru ahotsen topaketa eskainiko du Loraldia Festibalak martxoaren 29an, Bilboko Bira Kulturgunean. Izan ere, Loraldiak gazte sormenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta oraingoan hiru emakume talentudun izango ditu eszenatokian: Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun, “hiru estilo desberdin eta hiru musika begirada”, antolatzaileen esanetan. “Hiru sortzaile, hiru kantu, eta hiru ahots, guztiak beren estilo propioarekin, eta guztiak etorkizuneko musika eskaintzeko prest”.
Esti Markezi dagokionez, euskal kantautorea da, txikitatik izan du musika grina, eta horri jarraituz, bere ibilbidea profesionalizatu du. Bi disko plazaratu ditu eta bere estiloak klasiko eta modernoen arteko oreka erakusten du.
Esanezin, bere aldetik, Ianire Aranzabe gaztearen proiektua da, eta 2019ko udan hasi zen bere ibilbidea Oriol Flores katalandarrarekin batera. “Bi disko plazaratu ditu eta bere freskotasunak eta estilo berritzaileak sorpresa handia eman dute”, adierazi du antolakuntzak.
Azkenik, Maite Ruiz de Erentxun dugu, Bartzelonako musika goi-ikasketak amaitu ondoren, jazz munduan murgildu zen. “Akordeoia eskuan, jazzaren eta euskal soinuaren arteko fusioa eskaintzen du, eta bere bide originala egiten ari da”.
Ikuskizuna doakoa izango da, baina sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dira hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian