Emanaldia apirilaren 24an izango dena arren, maiatzaren 15ean abiatuko da zikloa.
Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ ikuskizunak emango dio hasiera aurtengo Iruñeko Kantu eta Hitza zikloari, apirilaren 24an. Kontzertu txikien ziklo hau maiatzaren 15etik ekainaren 19ra izango da aurten, Iruñeko Andre Maria plazan.
Bertsolari zumaiarrak antologia bat argitaratu zuen 2021ean, azken hogeita hamar urteetan idatzitako abestien hitzekin, eta bilduma horretatik abiatuta sortu du Kantu berri bat gara ikuskizuna. Lan berri honetan, ordea, abesti berriak dira gehienak, nahiz eta badiren tartean bertsio batzuk ere (Negu Gorriak eta Gozategi taldeen eta Gariren eta Pello Reparazen kantuenak, besteak beste). Maila handiko kolaboratzaileak izan ditu lagun proiektu honetarako: hala nola Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Silvio Rodriguez bakarlari kubatarrak ere parte hartu du proiektuan: Nostalgia kantua abestu du, euskaraz.
Maiak nortasuna eta transmisioa izan ditu ardatz Kantu berri bat gara lanean, azken urteetan garrantzi berezia izan baitute artistaren bizitzan, eta edertasuna eta emozioak oinarri hartuta heldu die bi gai horiei. Bertsolariaren ikuskizunak ez dira ohiko kontzertuen modukoak: proiekzioak, gonbidatu bereziak, bat-bateko jarduna eta sorpresa ugari izan ohi dira haren kontzertuetan. Ohi bezala, musikari hauek izango ditu ondoan apirileko kontzertuan: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Natxo Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioa eta ahotsa).
Sarrerak salgai daude jada Baluarteko leihatiletan eta zentroaren webgunean. 19:30ean hasiko da ikuskizuna.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian