Denera zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko ostegunetan Udaberria Bertsotan fase honetan. Sarrerak eskuragai daude jada bertsosarrerak.eus atarian.
“Aurten txapelketa urtea da Bizkaian, udaberri zein udagoien”, nabarmendu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Izan ere, maiatzaren 8an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea.
Elkarteak zehaztu duenez, “maiatzeko ostegunetan izango dira saioak, guztira zortzi, saio bikoitzak izango baitira: egun eta ordu berean, bi herritan jokatuko dira saioak”. Bertan, 48 bertsolarik abestuko dute, A eta B multzoetan banatuta. Hala, gutxienez hogei bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea, 2023tik zuzenean sailkatutako bertsolarien izen-ematearen arabera”.
Ainhoa Arregik, Ainhoa Markinezek, Arkaitz Zipitriak, Asier Galarzak, Belate Olabarrika, Fernan Otsoa de Zabalegik, Igor Menikak, Illart Gumuziok, Ione Narbaizak, Itziar Basterretxeak, Maddi Ibaibarriagak, Maria Ortegak eta Miriam Juaristik osatzen dute talde antolatzailea eta udazkenetik ari dira saioen prestaketekin lanean. Komunikazio taldeko kideek, gai-jartzaile eta epaileek ere beharrean dihardute urte hasieratik.
2025ean jokatuko da hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; irailean hasi eta abenduaren 20an izango da finala, Bilbao Arenan. Aurretik, ordea, Udabarria Bertsotan 2025 sailkapen fasea jokatuko da, maiatzean.
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian