Erakusketa Anbigu aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 18ra arte. Antolatzaileen esanetan, aukera paregabea eskainiko du XX. mendeko artista honek Migel Joakin Eleizegiren (1818-1861) historia eta mitoa txotxongiloaren artearen bidez nola berrinterpretatu zituen ezagutzeko.
Topic Tolosako Txotxongiloen Interpretazio Zentroak Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren (1924-2014) harira eta txotxongilo-diseinatzaile gisa gutxien ezagutzen den alderdiari eskainitako erakusketa berezia irekiko du, martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean. Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera jarri diote izena erakusketari eta Altzoko Handiari arreta berezia eskaini nahi izan diote. Izan ere, Topic-ek, Donostia 2016rekin batera, Altzoko Haundia txotxongilo opera koproduzitu zuen urte horretan. Ikuskizun horretarako piezak Jon Ander Basterretxeak eta Idoia Seijok sortu zituzten Hondarribiko Taller Menina tailerrean artista bermeotarrak egindako txotxongiloen diseinuetan oinarrituz.
Erakusketa Tolosako museoko Anbigu aretoan egongo da orain ikusgai, maiatzaren 18ra arte, eta antolatzaileen esanetan, “aukera paregabea eskainiko du XX. mendeko artista garrantzitsu honek Migel Joakin Eleizegiren (1818-1861) historia eta mitoa txotxongiloaren artearen bidez nola berrinterpretatu zituen ezagutzeko”.
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) eskulturan, pinturan eta zineman egindako obrengatik egin zen ezagun, baina euskal nortasunarekin zuen konpromisoari eutsi zion txotxongilogintzan ere. “Altzoko Handia txotxongiloen bidez, agerian utzi du pertsonaia historikoei bizia emateko zuen trebetasuna, mugimenduaren, formaren eta antzerki-adierazpenaren bidez
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian