Zinema programazioa ia egunero osatuko da protagonisten, zinemagileen eta landutako gaietan adituak diren pertsonen solasaldiekin.
Asier Urbietaren Faisaien Irla euskal ekoizpenak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian. India Donaldsonek zuzendutako Good One (2023) film estatubatuarrak, berriz, amaiera emango dio zinemaldiari apirilaren 11n. Azken egun honetan gainera, film luze eta laburren sariak banatuko dira ere ekitaldi berean. Sarien artean, gainera, Helena Tabernak zinemagile nafarraren ibilbide osoari emandako sari berezia jasoko du.
Victoria Eugenia Antzokian izango dira proiekzio gehienak, baina baita Antzoki Zaharrean ere, tartean Zinema eta Biktimologiako II. Zikloan sartzen diren bi filmak. Bestetik, Tabakaleran hiru film proiektatuko dira, Zinema eta Memoria zikloa osatzen dutenak. Aurten, guztira, 25 herrialdetako 48 film programatu dira (25 film luze eta 23 labur).
Zinema programazioa ia egunero osatuko da protagonisten, zinemagileen eta landutako gaietan adituak diren pertsonen solasaldiekin.
Goizeko bederatzi emanaldi eskainiko dira guztira, Antzoki Zaharrean, hiriko ikastetxeentzat. Adin-taldearen arabera aukeratutako filmak izango dira: Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz (2024), Basatiak (2024) eta Mariposas negras (2024). Gainera, film horietarako gida didaktikoak garatu dituzte Marramiau Sorkuntza Taldeak, Rita & Luca Filmsek eta Ikertzek, hurrenez hurren.
Zinemaldiak Tentazioa konpainiaren Interview – Urez eta hondarrez ikuskizunaren estreinaldia ere hartuko du, Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritua. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, Victoria Eugenian.
Bestetik, hiru erakusketa izango dira zinemaldiaren programazioan.
Giza eskubideei buruzko Konekta TÚ online jokoa ere izango da eta parte-hartzaileek arlo horretan dituzten ezagutzak proban jartzeko.
Gainera, bi mahai-inguru izango dira zinemaldian. Alde batetik, Gaza bajo los escombros. Crónica de un horror, Amnistia Internazionalak, Mugarik Gabeko Medikuek eta Centre Delàs d’Estudis per la Pauek antolatua, martxoaren 31n, Victoria Eugeniako Club Aretoan. Eta Zehar – Errefuxiatuekin erakundeak Narratibak ehuntzen topaketa aurkeztuko du espazio berean, migrazioei eta pertsona migratuei buruz hausnartzeko.
Antolatzaileen esanetan, “Zinemaldiaren helburua da kalitatezko zinemaren bidez giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiri buruzko hausnarketa, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea, baita justizia eta ekitate sozialarekin konprometitutako herritartasun aktiboa sustatzen laguntzea ere”.
Film luzeen sail ofiziala
Aurten, 15 film luzek hartuko dute parte Zinemaldiaren Sail Ofizialean; horietatik 12 lehiaketan. Munduko bazter guztietatik datozen filmak dira, askotariko gaiei heltzen dietenak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian