Erakusketa maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da.
Donostiako Okendo Kultur Etxeak Francesc Boix argazkilariaren ‘Mauthausenetik haratago’ erakusketa zabaldu du eraikin berriko aretoan. Aurten 80. urteurrena betetzen da Mauthausengo (Austria) kontzentrazio-esparrua askatu zutenetik. 1945eko maiatzaren 5ean, Francesc Boixen kide batek argazkia atera zion, kamera lepoan zuela, erreportaria zela identifikatzen zuen besoko batekin. Ordu batzuk lehentxeago, indar iparramerikarrek nazien Mauthausengo kontzentrazio-esparrua askatu zuten, Boix deportatua izan zen esparrua, hain zuzen ere. Oraindik oso gazte zelarik, Bartzelonan piztu zen bere zaletasuna eta abiarazi zuen lanbidea finkatuta geratu ziren irudi haren ondorioz, Parisen 1951n zendu zen arte iraunaraziko zuen grinaz.
Antolatzaileen esanetan, “argazkilari gisa izan zuen ibilbidearen erakusketa honekin Boix eta gerren bideetatik ibili ziren gizon-emakume errepublikarrak gogorarazteko betebeharra betetzen dugu, gerra zibilean (1936-1939) eta Europako gerran (1939-1945) ibilitakoak. Bizia galdu eta beren duintasuna Alemaniako Hirugarren Reicheko esklabotza-esparru eta sarraski-esparru guztietan suntsituta ikusi zuten gizon-emakumeak, bizirik irten zirenek behin betiko erbestea edo diktadura frankistaren erregimenak eman zien tratu iraingarria pairatu behar izan zutelarik”.
Mauthausenetik haratago
1996an, Estatu espainiarreko Amical de Mauthausen elkarteak bere artxibo historikoen zati bat Kataluniako Historia Museoan utzi zuen. Funts horien artean, Mauthausen eta Gusen kontzentrazio-esparruetako negatibo fotografikoen bilduma bat zegoen, Francesc Boix argazkilariak eginak, eremuak identifikatzeko zerbitzurako.
Erakusketa hau Giza Eskubideen Zinemaldiaren programaren parte da eta, gainera, lehen aldiz Kataluniatik kanpo erakutsiko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian