Arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusaraztea du helburu ekimenak.
NODE dantza eta performance konpainiak eta Kutxa Fundazioak LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025 zikloa aurkeztu dute. Apirila eta ekaina bitartean egingo diren jardunaldiak dira, eta arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusaraztea dute helburu. Saio bakoitzaren ostean, solasaldi irekia egingo da publikoarekin, eta arte garaikideari buruzko elkarrizketa eta hausnarketa sustatuko da.
NODEk 2017an sortu zuen LABO Donostian eta bere helburua da arte eszeniko garaikideak erakusteko gune irekiak sortzea, sorkuntzarako agertoki berriak eskainiz eta artisten, erakundeen, kultura- eragileen eta publikoaren arteko topaketa erraztuz.
Sustatzaileen ustez, “LABO GO artista berritzaileen sormen-prozesura hurbiltzeko eta sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa irekia ezartzeko aukera paregabea da. Dantza, antzerkia eta performancearen artean dabiltzan proposamenekin, edizio berri hau gaur egungo lengoaia eszenikoen aniztasun eta aberastasunaren erakusgarri interesgarria izango da”.
LABO GO 2025 Egitaraua
Apirilak 10 – LABO GO49: Ana Cotore.
Apirilak 24 – LABO GO50: Komorebi Produkzioak.
Maiatzak 8 – LABO GO51: Rev Silver + Oihana Vesga.
Maiatzak 29 – LABO GO52: Zorütik / Eneko Gil.
Ekainak 12 – LABO GO53: Cia. Traspasarte.
Ekainak 26– LABO GO54: NODE.
Saio guztiak Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean izango dira, 19:00etan. Sarrerak doakoak dira, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik online bidezko erreserba egitea.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian