Taldekide donostiarren esanetan, “garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abesti honek”.
Herenegun Donostiako Antigua auzoan jaiotako musika taldea da. Zortzi taldekidez osatuta, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak sortuz. Beraz, umore ona eta festa giroa transmititu nahi dute, disfrutatu eta zaleak disfrutarazteko asmoz.
Taldeak 2020. urtean kaleratu zuen bere lehen diskoa, Zer Dakarren izenpean. Zortzi abestiz osaturiko EP-a da, eta gozatzeko erritmoz beteriko diskoa dela diote taldekideek. 2023ko amaieran aurkeztu zuten haien bigarren lana Bi Mundu izenpean.
Aurten, berriz, erritmo eta estilo garaikideak ukitzen dituen lan berria kaleratuko dute udazkenean. Lan honen aurrerapenak dira otsailean aurkeztu zuten Ekaitza abestia eta gaur argia ikusi duen Minutu bat kanta.
Minutu bat abestia
Donostiarren hirugarren diskoa izango denaren bigarren aurrerapen kanta da Minutu bat izenekoa. “Garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abestiak”, azaldu dute.
Kanta honekin batera, bideoklipa ere egongo da ikusgai ordu batzuk barru. Bideoa Aitor Erkiziak eta Mikel Zubillagak zuzendu dute eta Aiora Enparantza eta Miren Arrieta aktoreak dira protagonistak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian