Akademiakideek Pleibak eta Francesco Pasqualeren bosgarren arima lanen artean hautatu beharko dute irabazlea. Dena ondo bidean, Akademiak maiatzean emango du ezagutzera 2024ko 111 Akademiaren Saria.
2024. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du.
Joxean Agirreren Gizon barregarriak, Miren Amurizaren Pleibak, Uxue Alberdiren Hetero, Beñat Sarasolaren Coca-Cola bat zurekin eta Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak, alegia.
Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera igaro dira: Miren Amurizaren Pleibak eta Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek maiatzaren 19ra bitartean.
Azken urte hautan, 111 Akademiaren sariaren irabazleak izan dira, besteak beste, Bichta éder (Eneko Bidegain), Azken etxea (Arantxa Urretabizkaia), Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez), Argiantza (Pello Lizarralde), Aitaren etxea (Karmele Jaio), Fakirraren ahotsa (Harkaitz Cano), Jenis Joplin (Uxue Alberdi), Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe), Atertu arte itxaron (Katixa Agirre), Su zelaiak (Mikel Peruarena), Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe) eta Martutene (Ramon Saizarbitoria).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian