Hilaren 17an eta 18an doan sartu ahal izango da museora. Gainera, sormen proposamenak izango dira elizan eta museoan zehar eta baita bisita gidatuak, dantza, musika eta gazte eta familientzako tailerrak ere.
Museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzeko asmoz, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dute, eta Donostiako San Telmo Museoak ere egunarekin bat egin nahi izan du. Horretarako egitarau berezia antolatu du astebururako. Azaldu dutenez, “aurten, MNEren gaia Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan da, lelo honek gonbidatzen gaitu pentsatzera zein den museoen zeregina ondare immateriala babesteko, gazteen energia aprobetxatzeko eta teknologia berrietara egokitzeko orduan”.
Ildo horretan, Donostiako museoko eskaintzan sormen ariketa ezberdinak egongo dira, eta elizako hainbat txokotan nahiz museoan zehar egiteko moduan proposatuko dira, teknologia ere baliatuz.
Gainera, musika emanaldiak izango dira bi goizetan zehar, hitzaldi dantzatu bat eta Nagore Legarretaren argazkilaritza estenopeikoko tailer bat 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Ohi bezala, maiatzaren 17an eta 18an sarrera doakoa izango da.
Asteburu honetarako prestatutako jarduerez gain, nazioartean ospatzen den egun honen harira San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak aurten egingo duen ekarpena ere aipatu nahi izan dute. Museoak bere bildumako pieza baten ikerketa eta zaharberritzea egingo ditu eta horren kostuaren zati bat bere gain hartuko du elkarteak. Pieza XX. mende hasieran jasotako dohaintza bat da, Kristoren zigorkatzea, kobre gaineko olioa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian