Sarrerak maiatzaren 21ean, asteazkena, 10:00tan egongo dira eskuragarri www.santana27.com webgunean.
Delirium Tremens, Euskal Herriko rock eszenako talde mitikoenetako bat, bere ibilbideari azken puntua jarriko dio datorren azaroaren 29an, Bilboko Santana 27 aretoan. “Inoiz ahaztuko ez den gaua” izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Mutrikuko laukoteak talde gonbidatu berezi bat izango du alboan oholtza gainean (izena aurrerago iragarriko da).
Azken zuzeneko honekin belaunaldi oso baten soinu-banda izan den taldeari omenaldia egin nahi diote, eta “azken agurra emango zaio euskal musika eszenan utzitako aztarna sakonari”. Sarrerak maiatzaren 21ean 10:00tan, asteazkena, egongo dira eskuragarri www.santana27.com webgunean.
Mauka argitaletxearen arabera, “1980ko hamarkadan sortua, Delirium Tremens berehala bilakatu zen euskal rockaren ikurretako bat. Taldeak bere estilo bortitz eta zuzena, letra konprometituak eta zuzenean eskaintzen zuten energia basatia zirela medio, belaunaldi oso baten ahotsa bihurtzea lortu zuen. Bere disko klasikoak, hala nola Ikusi eta Ikasi (1986), Hiru Aeroplano (1988) edo Bilbo Zuzenean (1991), belaunaldiz belaunaldi pasatu dira, eta gaur egun ere euskal rockaren historiako lan esanguratsuenetakoak dira.
2019an, Iñigo Muguruzaren omenaldian parte hartu zuten. 2022an, berriz, agertokietara itzuliko zirela iragarri zuten eta Hordago (2022) izeneko disko berria argitaratu zuten. “Harrera apoteosikoa izan zen, Delirium Tremensek iruditeria kolektiboan bizirik jarraitzen zuela berretsiz. 2024ko abenduan kaleratu zuten bere azken lana, …Ta Nora? izenpean”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian