Maiatzaren 22tik 25era bitartean, ikusgarriak, topaketak, erakusketak eta hainbat sorpresa izango dira Hendaian.
1985ean sortu zen Antzerkiaren Maiatza festibala, eta ordutik, Hendaia dantzan jartzen du zuzeneko ikuskizunen erritmora. Antolatzaileek azaldu dutenez, “artea herritarrengana ahal beste hurbiltzeko nahiak sortu zuen festibala”. Florida kaietatik Gaztelu Zahar frontoira, festibalak bilakaera egiten jakin du, bai eta luzerako errotzen Hendaiako paisaian, hastapeneko izpiritua galdu gabe: herri besta bat, orori zabalik eta engaiatua”.
Edizio berezi honetan, antolakuntzak urte guzti hauetan festibalean izan diren antzerki konpainiak saritu nahi izan ditu, jaialdiari agertu dioten leialtasunagatik. “Le Petit Théâtre de Pain, Pernette, Hecho en Casa, Les Batteurs de Pavés… Hor berriz izateak erakusten du artista horien eta lurraldearen artean den atxikimendua, bai eta urteetan zehar ehundu diren lotura iraunkorrak”.
Ikusgarriak, topaketak eta ezustekoak
Aurtengo egitarauari dagokionez, hainbat estreinaldi izango dira jaialdian: La Méchante Compagnie, Petit Théâtre de Pain eta Komorebi Produkzioak konpainien sorkuntzak, esaterako, eta urteurrenerako propio sortutako obra kolektibo berria, Irandatz kolegioko ikasleekin eta Itsas Ospitaleko egoiliarrekin.
Hala, maiatzaren 20an abiatuko da festibala, eskola, kolegio eta lizeoko ikasle eta artamendu etxeetako egoiliarrentzat. Hilaren 23an, berriz, publiko guztiengana zuzenduko da, Transe Express konpainiaren aire unibertso ikusgarriarekin.
Bestalde, Maurice Ravel kontserbatorioko ikasleek ere hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Azkenik, antolakuntzak Euskaraldiari egin nahi izan dio erreferentzia, “Euskaraldiari begi kliska bat eginez gogora ekarriko dugu festibalak hizkuntza aniztasunarekin duen atxikimendua: Arigune izanen da eta euskarazko harrera eginen du ekitaldi osoan zehar”.
Egitaraua, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian