Atturri, J Martina, Armarri, Ezpalak, Neallta Fola, Apotheke, Naxker, Arene 6, Lukiek, Nevadah, Bidelapurrak, Pubic Enemy, Gozzue, Laino Beltzak, Kaparrak, Istilu, Azken Sustraiak, Inguma, Berandu Baino Lehen, Streetwise, Estutu eta Nafarroa 1512 dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk.
Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Izan ere, Ekinez jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du herriak Labegarai inguruan. Antolatzaileen esanetan, “Euskal Herriko musika alternatiboaren topaleku eta erakusleiho izateko asmoa du jaialdiak”.
Aurten lehenengoz, ostegunean ere izango da jaialdia. Egun horretan, Jaialdiak, euskal eszena musikala eta erronkak izeneko solasaldia antolatu dute arratsaldeko 17:30ean. Ondoren, 19:00etan, Asier Kren eta Asier Galarzaren bakarrizketak izango dira eta 20:00etan Ki.imak taldearen zuzenekoa. Lehen egun honetako jarduera guztiak doan izango dira.
Bigarren egunean, hilaren 30ean, ondorengo talde hauek igoko dira oholtzara: Atturri, Nik Linbott, J Martina, Armarri, Ezpalak, Neallta Fola, Chuleria, Joder!, Apotheke, Sofokaos, Naxker, Arene 6, Toc, Kaleko Urdangak eta Lukiek.
Larunbatean, berriz, Nevadah, Bidelapurrak, Pubic Enemy, Gozzue, The Lio, Orhi, No Limits, Laino Beltzak, Kaparrak, Istilu, Azken Sustraiak, Inguma, The Clayton, Berandu Baino Lehen, Streetwise, Estutu, Nafarroa 1512, Kontralde, Añube, Moonshakers, The Fridays Crew, Sotoalde, Brigade Loco eta 721 taldeen txanda izango da.
Sarrerak eskuragai, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian