250 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, horietatik Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak 15 lan saritu ditu.
XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallya egin dute aurten Ondarroako ikastetxeetako ikasleen artean eta pasa den ostiralean, maiatzak 23, sari banaketa ekitaldia antolatu zuten Kofradia Zaharreko aretoan. Zaldupe eskolako, Ondarroa BHI institutuko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek parte hartu dute rallyan eta 250 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Horietatik Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak 15 lan saritu ditu. Irabazle guztiek herriko dendetan gastatzeko opari txartelak jaso dituzte. Hauek izan dira irabazleak:
LHko 5. eta 6. mailak: irakurri hemen maila honetako ipuin sarituak.
- Ane eta Mikelen bihotz ona. Karle Solabarrieta Bonilla.
- Amona non zaude? Nahia Bikandi Osa eta Aiora Elustondo Bedialauneta.
- Herrian galduta. Eider Bedilauneta Arantzamendi.
- Adiskidetasuna. Jone Uranga Argoitia eta Laia Martinez Garate.
- Herriko superheroia. Maitane Azpiri Txoperena eta Nora Bilbao Añorga.
DBHko 1. eta 2. mailak: irakurri hemen maila honetako ipuin sarituak.
- Errudun edo errugabe? Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luko
- Izar iheskorrak. Arane gonzalez Atxurra
- Nor naiz? Garazi Perez Akarregi
- Gauaren mehatxuak. Eneko Andreu Pernas.
- Ate maltzurra. Ilazki Andonegi Rodriguez.
DBHko 3. eta 4. mailak: irakurri hemen maila honetako ipuin sarituak.
- Familia apurtua. June Urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola.
- Musikadun ametsa. Laia Itxaso Zubikarai.
- Ostadarra baino haratago. Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luko.
- Basoa edo festa? Enara Horta Solabarrieta eta Ander Badiola Alcibar.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian