Uztailaren 24ti 27ra izango da azken edizioa, Lakuntzan.
Osatu da azken Hatortxu Rock elkartasun jaialdiko 5 eszenatokietara igoko diren talde eta artisten zerrenda. Pasa den maiatzaren 20an iragarritako 24 taldeekin, guztira, 87 ziren ezagunak ziren izenak. Orain, beste 11 izenak ezagututa, 98 dira uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan izango direnak.
Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutekin batera eskainiko dituzten kantuak, Skatu, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama Y Su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, Dj Reimy, Dj Bull + Dj Jotatxo, Dj Fresa Morango eta Fillas De Cassandra eta gaur iragarritako Porrotx, Amaiur, Ene Kantak, Muga Zero, MoisEs no duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos eta Green Valley.
Amaiurren itzulera
Orotara, zortzi itzulera iragarri dituzte. Azkena, Bizkaia aldetik dator. 2004an ekin zion bere bideari erromeriak, Nora Gaintza deustuarra buru. Zazpi urtez 500 kontzertu inguru eskaini zituen taldeak. Afu, Autobus Magikoa, Latzen, Buitraker, Alaitz eta Maider, Never Surrender eta Skatu dira elkartasun jaialdi honen amaieran batuko diren beste zazpi itzulerak.
Sarrerak eta egitaraua
Sarrerak salgai daude, www.hatortxurock.eus webgunean. Lau eguneko bonoa 120 euroko prezioan dago eta laster egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izango da.
Oholtza gainean izango diren taldeez gain, hainbat ikuskizun izango dira herriko eszenatokian egongo den haurren txokoan, azokan eta baita Naiz Gunean ere. Laster emango dira ezagutzera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian