Zortzi urtetik gorako haurrei zuzenduta. Koadernoak denbora pasez gain, marrazkiak, jolasak, asmakizunak eskulanak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu.
Ane Aierbe (Hernani, 1991) eta Uxue Urdangarin (Urnieta, 1993) irakasleek Gure Zirkua eta bertako langile eta artistak protagonista dituen denbora-pasa koadernoa aurkeztu dute. Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik argitaratu dute liburuxka eta denbora pasez gain, marrazkiak, jolasak, asmakizunak eskulanak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu, denak ere Gure Zirkuaren bueltan, eta euskaraz.
Argitalpena zortzi urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltari euskalduna da koadernoaren ardatza. “Haurrek Gure Zirkuaren familia osatzen duten kideak ezagutuko dituzte eta lantoki duten zirkuaren ezkutuko txoko guztiak arakatu eta deskubrituko dituzte”, azaldu dute.
Aierbe Hernaniko Urumea ikastolan LHko 1. mailako tutorea da eta Urdangarin Hernaniko Langile ikastolako irakaslea da, LHko lehen zikloan. Ikasleentzako materiala sortzen ari zirela otu zitzaien koaderno hau osatzea, duela urte eta erdi inguru, ETBn Gure Zirkua heldu da saioa ematen ari zirela. “Sare sozialen bidez Gure Zirkuko lagunei eskuartean genuena erakutsi eta asko gustatu zitzaien; haiek hauspotuta egin genuen aurrera”, azaldu du Urdangarinek.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko editoreen laguntzarekin lana biribildu eta Gorka Aranbururen marrazkiekin argitaratu berri da Gure Zirkua koadernoa.
Euskal Herriko liburu-denda eta ohiko salmenta puntuetan eskuratu daiteke Gure Zirkua jolas eta denbora-pasa koadernoa. “Koaderno honetan bidaia magiko batean abiatuko zara, herriz herri, zirkuko artisten bila. Bidean, artistak ezagutuko dituzu, eta hainbat akrobazia egingo duzu: denbora-pasak, zenbaki- eta letra-jolasak, asmakizunak, marrazkiak, eskulanak…”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian