Jaialdia ekainaren 20an hasiko da, 19:00etan, Zelaieta parkean, eta ekainaren 22an amaituko da, 13:00etan, sari banaketarekin.
Zornotzako kaleak erritmoz, kolorez eta energiaz beteko dira asteburu honetan, Haizetara Kaleko Musika Jaialdiaren XVIII. edizioarekin. Antolatzaileek diotenez, “urtetik urtera ospea hartzen ari den jaialdia da Haizetara, musika zaleentzat ezinbesteko hitzordua eta aurtengoan, herrialde desberdinetako zortzi talde lehiatuko dira”.
Aurtengo ediziorako hautatutako taldeek Euskal Herriko, Erresuma Batuko, Estatu frantseseko, Suitzako, Estatu Batuetako eta Estatu espainiarreko hainbat tokitako doinuak aurkeztuko dituzte. Talde bakoitzak lau emanaldi eskainiko ditu udalerriko hainbat gunetan, jazza, funka, Balkanetako metalak, cumbia, popa eta musika elektronikoa bezalako estiloak nahastuz.
Edizio honetan parte hartuko duten bandak hauek dira: The Brass Funkeys (Erresuma Batua), Undertow Brass Band (Estatu Batuak), La Revuelta (Suitza), Zygos Brass Band (Estatu frantsesa), Los Fugitivos (Estatu espainiarra), Suck da Head (Estatu frantsesa), Goxo Txaranga (Iruñea) eta Cornelius (Estatu frantsesa).
Horrez gain, izango dira, baita ere, lehiaketatik kanpo arituko diren hainbat talde, hala nola, Mutil Gazteak, Txaranga Txorongo, El Despiste, Sama Siku, La Tuna, Malatxo, Mauxita Band, Battuere Batukada eta EuskOrleans & Kukai Dantza Taldea.
Egitaraua
Jaialdia ostiralean hasiko da, hilak 20, 19:00etan, Zelaieta parkean egingo den taldeen aurkezpenarekin. Ondoren, kontzertu ugari izango dira herriko hainbat gunetan, hala nola Andra Mari, Gernika, Arraibi, Euskal Herria, Kalbario eta Zubiondo plazetan, Zezilia Gallartzagoitia eta Sabino Arana kaleetan, Harrison hotelean eta herriko beste hainbat txokotan.
Larunbatean eta igandean, eguerditik goizaldera arte eskainiko dira emanaldiak eta jardunaldi bakoitza Nirma Quintet taldearen Jam Session saioarekin itxiko da.
Jaialdia igandean amaituko da, hilak 22, 13:00etan, Zelaieta parkean egingo den sari banaketarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian