Euskal Herriko hainbat txokotako 126 gaztek hartuko dute parte espedizioaren zazpigarren edizioan.
Uztailaren 1ean abiatuko da belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburua duen Euskarabentura espedizioa, Atharratzen. Zazpigarren edizio honek ere euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du, “pausoz pauso Euskal Herria alderik alde gurutzatzen, egunerokoaren gorabeherak bizitzen eta txoko zein eduki berriak ezagutzen dituzten bitartean”.
Ibilbideari dagokionez, aurreko urtean bezala Atharratzen hasiko da eta horrela Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak. Guztira 27 herritan pasako dute gaua gazteek: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruñea, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horien artean Abaurregaina da parte-hartzaileek aurten, espedizioan, ezagutuko duten herri berria. Edonola ere, horiek eta beste hainbeste herri zeharkatuko ditu marea laranjak.
Orotara 126 gaztek hartuko dute parte espedizioan, denak errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak. Herrialdeka hauek dira kamiseta laranja jantziko duten gazteak: 43 bizkaitar (%34,12), 26 gipuzkoar (%20,63), 24 nafartar (%19,05), 13 arabar (%10,32), 13 lapurtar (%10,32), 5 baxenabartar (%3,97) eta 2 zuberotar (%1,59). Aurten ez da diasporako kiderik izango.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian