Euskarazko literatura lanen sorkuntza bultzatzea du xede egitasmoak, poesia eta narrazio modalitateetan. Urriaren 27an bukatuko da jatorrizko lan argitaragabeak aurkezteko epea.
Egile berrientzako 2025eko XXXV. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo bertan bizi diren egileei zuzenduta dago, eta jatorrizko, gai libreko eta argitaratu gabeko lan bakarra aurkeztu ahalko dute modalitate bakoitzean, urriaren 27ra arte.
Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan beharko dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde, 11 tamainako Arial letra motarekin eta tarte bikoitzaz. Lehiaketa 9.000 euroz hornituta dago, kategoria bakoitzeko hiru saritan eta gehienez ere lau aipamenetan banatuta. Lehen saria 2.500 eurokoa da, bigarrena, 1000 eurokoa eta hirugarrena, 500 eurokoa, eta aipamenak 500 euroz hornituta daude. Sariak ex-aequo emango zaizkie hainbat lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.
Egileek ezin izango dute lanik aurkeztu lehiaketara, beren izenpean literatura liburu bat baino gehiago argitaratu badute (ez dira muga horretan sartzen aldizkarietan, komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatura lanen itzulpenak ere). Aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izango dute berriz parte hartu modalitate horretan.
Telematikoki aurkeztu beharko dira lanak www.pamplonaescultura.es/eu/ webguneko lehiaketen atalean; bertan eskuragarri daude oinarriak eta parte hartzeko formularioa. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten ahal izango da Udalaren erregistroetan, baina ezingo da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera.
Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Castillo Suarez Garcia idazle eta euskaltzainak; Irati Iturritza Errea idazle, irakasle eta itzultzaileak eta Iosune de Goñi Garcia idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko kideak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian