Aurtengo edizioak ere hitzarekin lotutako hiru kultur ekitaldi jasoko ditu. Dobera Euskara elkarteak antolatutako Hazoka liburu eta disko azokarekin bukatuko da jaialdia.
Hitz Andana, hitzaren inguruko jaialdia, antolatu dute hilaren 23tik aurrera, Hernanin. Udal Liburutegiak antolatzen du urtero ekimena eta aurten ere diziplina artistiko ezberdinei egingo die toki, beti ere hitza ardatz hartuta.
Batetik, Idoia Torregarai idazle eta umoregileak mikroipuinak sortzeko tailerra eskainiko du. 16 urtetik gorakoentzat izango da eta tokiak mugatuak izango direnez, aldez aurretik izena eman beharko da (liburutegian, irailaren 19ra arte).
Castillo Suarez poeta nafarraren Alaska liburutik abiatuta sortutako izen bereko ikuskizun poetikoa ikusteko aukera ere izango da. Hitza, musika eta argiak uztartzen dituen emanaldian Suarezek berak, Juantxo Zeberiok eta Xabi Lozanok parte hartuko dute.
Ura gara bidean izeneko ikuskizunak, berriz, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien ibilbidea ekarriko du gogora. Horretarako, oholtza gainean batuko dira Oinkari dantza taldea, Iñaki Letamendia perkusionista, Andoitz Antzizar trikilaria eta Izaro Markotegi abeslaria.
Hitz Andana bukatzeko, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Hazoka, V. Liburu eta disko azoka izango da. Hazoka Doinuele, euskara hutsezko azoken sareko kidea da.
Ekitaldi guztiak doan izango dira.
Egitaraua
Irailak 23, asteartea: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin. Udal liburutegia, 18:00.
Irailak 24, asteazkena: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin. Biteri kultur etxea, 19:00.
Irailak 25, osteguna: Ura gara bidean ikuskizuna. Biteri kultur etxea, 19:00.
Irailak 23, asteartea: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian