Nafarrak nabarmendu duenez, “Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu. Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago: Palestinaren kontrako genozidioan”.
Joan den asteazkenean XXVIII. Igartza saria jaso zuen Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik. Orain, berriz, bekari uko egitea erabaki du eta halaxe jakinarazi du zabaldu duen ohar baten bidez. Testuan azaldu duenez, “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko” hartu du erabakia. Izan ere, Igartza sarian CAF enpresa diru-emaile nagusietako bat da eta nafarrak aukera hau palestinar herriarekiko elkartasuna adierazteko baliatu nahi izan du.
Alkaizak nabarmendu duenez, “Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu. Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago: Palestinaren kontrako genozidioan”.
Nazio Batuen Erakundeak Palestinan duen kontalariak kaleratu berri duen txostenean, “CAFen jarduera jopuntuan jarri du, gerra krimenetatik etekina ateratzen duen enpresetako bat delako, eta lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenak palestinarren burujabetzaren kontra egiten duelako”, azaldu du Alkaizak.
Gauzak horrela, “Israelgo estatu sionistaren aurka euskal kultura kritiko eta lerratua behar dugu, hitzez harago, ekintzaz erantzungo duena”, amaitu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian