Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa. Sarrerak gaur jarri dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. “Jaialdia sustraietatik jaiotzen da, gure oroimen kolektiboa bizirik mantentzen duen iturburu horretatik, eta aldi berean garaikidetasunerantz egiten du bidea”, azaldu du Donostia Kulturak. Jaialdiaren laugarren edizioak herrikoia eta eszenikoa, belaunaldiz belaunaldi transmititutakoa eta gure kultura ondare bizia bihurtzen duten begirada berriak uztartzen dituzten proposamenak elkartuko ditu urriaren 16tik 19ra.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, “Iturritik bi esparru osagarritan hedatzen da: jaialdiaren bihotz eszenikoa den Victoria Eugenia Antzokiko areto-emanaldiak eta kaleko ekintzak, sormen-pultsua antzokitik kanpora ateratzen dutenak, jaialdia herritar guztiei hurbilduz”.
Kaleko ikuskizunei dagokienez, Okendo kaleko plazan emango dira eta Ereintza Dantza Taldea eta Kresala Dantza Taldearen esku egongo dira. Victoria Eugeniako eszenatokiak berriz, Bilaka kolektiboaren eta Adriana Bilbaoren konpainiaren lanak hartuko ditu, eta jaialdiari bukaera emateko egingo den ekitaldian, Arkaitz, Eskola, Goizaldi eta Donostiako Udal Txistulari banda ikusi eta entzuteko aukera izango da.
Sarrerak gaur jarri dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian