Seigarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko bost edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik.
Martxan da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, seigarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz.
Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu ahal izango dute bertan, hiru kategoriatan: txikiena, 2012an edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2008. eta 2011. urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2007an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu. Lehenengoan, 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Hirugarrenean, 500 eta 1.500 euro artekoak.
C kategorian lehen saria lortzen duenak baimena emango die Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozaleen Elkarteari emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizteko, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean, sariarekin batera emandako diru-ordainaz bestekorik jaso gabe. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak lehen argitalpena edo ekoizpena egiteko eskubidea haientzako gordeko dute, baina hortik aurrera, oinarrietan ezarritakoarekin bat, saritutako lanak ustiatzeko eskubideak egile bakoitzarenak izanen dira.
Cesar Etxeberriak, Nerea Bruñok eta Jon Diaz de Mendibilek osatuko dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hala proposatuta.
Azaroaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Parte hartzeko oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian