Ostiralean irekiko ditu ateak eta abenduaren 5era arte bisitatu ahal izango da.
Bilboko La Taller aretoak Juana Cima artistaren (Caibarien, Kuba, 1951) Uharteak amestu gintuen erakusketa zabalduko du ostiralean, urriak 10, arratsaldeko 19:30ean.
Sortzailearen lehen erakusketa da 1997tik. Cima 1961ean joan zen Santanderrera bere familiarekin, eta 1962an Oviedon kokatu ziren. Bilboko Arte Aplikatuetan eta Arte Ederretan trebatu ondoren, Euskal Herriko hainbat lehiaketa eta erakusketa esanguratsutan parte hartzeko aukeratu zuten. 1977tik 1997ra bitartean izan zuen jarduerarik handiena; urte horretan egin zuen bere azken bakarkako erakusketa, eta espazio publikotik erretiratu zen. Erretiro-garai honetan, artistak bere obran lanean jarraitu du.
Cima bere lanaren subjektu nagusi gisa bestea jartzen du hasieratik. Gure testuinguru artistikoak identitate ez-normatiboetan arreta jarri baino hamarkada batzuk lehenago, Cimak bere bikotekidearekin autorretratua egin zuen, ikuslea desafiatuz. Kubatarrak hainbat subjektu irudikatzen ditu, hala nola lesbiana eta bere desio eta promesa, androginoa, natura sortzaile eta suntsitzailea, beganoa, edo animalia. Errepresentazio hauetan begirunearen etika erakutsi eta eusten du, beta-mitiko sakon batetik salbuetsita ez dagoena.
Uharteak amestu gintuen erakusketaren izenburuak “Uharteak” saileko erakusketan dagoen olio bakarrera garamatza. Sail honen barne dauden tintak eta olioa 1998 eta 1999 bitartean eginak dira.
Antolatzaileen esanetan, “Cimaren jaiotza eta haurtzaroko lehen 10 urteak Kuban, uhartetasun sentimendu sakon batean gauzatzen den memoria baten parte dira. Bere bizitza osoan zehar lagun izango duen sentimendu horrek esplizituki blaitzen ditu azaldutako obrak, eta isolamendu bilaketa horren esploraziora gonbidatzen gaitu. Jaiotzen garen lurra zein determinatzailea den hausnartzera eramaten gaitu. Hemen, zehazki, emakumeekiko harremana eta maitasuna jorratzen ditu. Bere ‘ametsean’, uharte sortzaileak Naturaren magiara hurbiltzeko bide bat ere transmitituko dio”.
Serieak bakardade une bat jasotzen du, 2019ra arte iraungo duen arlo publikoaren isolamendu etapa baten hasiera izango litzatekeena. “Erakusketak esanahi berezia du, perfume bat edo izaera magiko bat, etapa bat ixtearena bere hasiera erakutsiz”.
Erakusketa honek, beraz, elkarrengandik oso urrun dauden bi une elkartzen ditu, beste uharte bat bezala defini genitzakeena.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian