Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Nobedadeen artean, pertsona gorrentzat egokitutako dokumental bat proiektatuko da, zeinu hizkuntzan.
Hariak zinema jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du Hernaniko Udalak munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko asmoz. Azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da zinemaldia eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko solasaldiak izango dira, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28).
Zinemaldia bere tokia egiten ari da eta dagoeneko askorentzat galdu ezin den hitzordua bilakatu da. “Aurreko urteetan bezain erantzun ona espero dugu”, adierazi du Itsaso Lekuona Lankidetza zinegotziak, “nahiz eta jende berria gerturatzea ere nahi dugun”.
Trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak
Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak eta ondorengo solasaldiak, punta-puntako gonbidatuekin: trantsizio ekologikoa; gerrak eta migrazioa. “Horien artean dauden hariak ikusarazi nahi ditugu”, adierazi du Lekuonak.
Hariak zinemaldiko koordinatzaile Su Hernandezek, hala ere, gaineratu du “bestelako gaiek ere lekua” izango dutela zinemaldian. Horien artean, aniztasun funtzionala eta emakumeen kontrako indarkeria aipatu ditu.
Gainera, Palestinaz hizketan jarraituko dute, baina ez da salatuko duten genozidio bakarra izango. Kongon gertatzen ari den genozidioaz ere arituko gara, eta horretarako Nicole Ndogala ekintzailea etorriko da”, nabarmendu du Hernandezek.
Azkenik, Sol Band musika talde palestinarrak parte hartuko du zinemaldiaren aurtengo itxiera ekitaldian.
Aurtengo nobedadeak
Ohi bezala, ostegunetik igandera izango dira emanaldiak. Asteburuetan, gainera, goizez eta arratsaldez. Saio guztiak dohainik izango dira. Guztira, 13 dokumental emango dira: hiru labur eta bederatzi luze. Aurten, gainera, “lehenengo aldiz emango dugu pertsona gorrentzat egokitutako dokumental bat, zeinu hizkuntzan”. Beste nobedadea, lehenengoz helduentzako animaziozko film-dokumental bat emango dela izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian