Zazpi kanta berri, bi autobertsio eta pandemian grabatutako Luis Eduardo Aute musikariaren Ilunabarrak abestiaren moldaketa biltzen ditu lanak. Musikariak gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz kantatzen du.
Iker Laurobak estudioko bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu du 50 urte betetzen dituen egunean bertan, “ospatzeko beste ezer ez duen urriaren 12an”, hain zuzen.
“Bosgarren solairutik” sortutako lana dela dio musikari donostiarrak eta hortik datorkio izena diskoari: Bosgarren solairutik. Honetan, bizitzari beste perspektiba batetik abesten zaiola adierazi du, “goragotik, ikuspegi zabalagoa duzu; argiago ikusten dira gauza batzuk, baina urrunago besteak. Bertigoa areagotu egiten da, eta inguruan dituzun pertsonek ematen dizuten bake eta lasaitasunarekin soilik baretu daiteke”.
Gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz kantatzen du Laurobak lanak jasotzen dituen hamar kantuetan.
Musikari gipuzkoarrak David Gorospe (bateria), Arkaitz Miner (biolina, biola eta mandolina, Bi zimur eder eta Biziraule abestietan), Maria Antunez (gitarra, Orduko ezagunok abestian), Olaia Inziarte (ahotsa, Kaleidoskopio II abestian) eta Leire Ugadi (hitzak, Orduan eta Orduko ezagunok abestietan) izan ditu alboan diskoa ontzerako orduan. Gainera, Jon Martin bertsolaria jatorrian Luis Eduardo Aute musikariarena den Ilunabarrak abestia egokitzeaz eta itzultzeaz arduratu da.
Negua II abestia
Negua II Bosgarren solairutik diskoaren lehenengo aurrerapen kanta da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian