Urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da hurrengo jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Lehiaketan parte hartu nahi duenak galdetegi hau bete beharko du eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dutenez, “jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan”.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete beharko da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Aurten, sari hauek banatuko dituzte:
Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
- Huhezinema saria: 650€
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Ikasleen Saila
- Ikasle film onena: 300€
- MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Bideoklip Saila
- Bideoklip onena: 300€
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Antolakuntzak adierazi duenez, “baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero”. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak edota sariei buruzko xehetasunak Huhezinemaren webgunean izango da ikusgai.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian