Amurrio, Legutio, Barrundian, Bernedon eta Gasteizen izango dira saioak eta hamahiru bertsolari sailkatuko dira urtarrilean abiatuko den txapelketarako.
Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik hartuko dute parte, 35ek izena eman dute eta urria eta azaro bitartean jokatuko diren bost sailkatze saioetan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2024ko txapelketako 5 finalista zuzenean sailkatuta daude.
Sailkapen faseko saioak 2024ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira, eta iazko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.
Hala, sailkapen fasean, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da datorren urteko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2024ko txapelketako 5 finalistak izena eman dute 2026ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan. Txapelketa urtarrilaren 17an aurkeztuko da eta martxoaren 28an amaituko da finalarekin Gasteizen.
5 saioak 5 egunetan banatuta, Amurrio, Legutio, Ozaeta, Bernedo eta Gasteizen jokatuko dira.
1.saioa, Amurrio, urriak 24, ostirala, 20:30ean, Kultur Etxean: Xabi Igoa, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi, June Astegieta, Marta De Pedis eta Iosu Ordoñez. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
2.saioa, Legutio, urriak 26, igandea, 18:00etan, Kultur Etxean: Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman Lopez de Calle eta Maia Ortiz de Zarate. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño.
3.saioa, Ozaeta, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
4.saioa, Bernedo, azaroak 8, larunbata, 18:00etan, polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.
5.saioa, GAsteiz, azaroak 9, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Gai-jartzailea: Oier Suarez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian