Bi hitzorduk osatuko dute jaialdia: bihar, Mugako poetika izeneko solasaldi poetikoa izango da Jokin Muñoz eta Maddi Muñozen eskutik, Kultura Aretoan. Larunbatean, berriz, poesia errezitaldia antolatu dute Berta Piñan, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin, Gezala Auditoriumean. Azken saio hau amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du.
Poesia Kaia jaialdiaren bosgarren edizioa, azaroaren lehen astean egingo da Lezon. Antolatzaileen esanetan, “urtez urte sendotuz joan da ekimena, azkar esaten da 5 urte, baina oso pozgarria da bosgarren urtez poesiari agenda kulturalean lekua egitea. Hain ohikoa ez den diziplina honi lekua egin eta herritarrentzat poesiara gerturatzeko espazioa sortzea da helburua”, azaldu du Aitzol Saizar Lezoko Udaleko Kultur zinegotzia.
Bi hitzorduk osatuko dute jaialdia: bihar, azaroak 6, arratsaldeko 19:00etan Mugako poetika izeneko solasaldi poetikoa izango da Jokin Muñoz eta Maddi Muñozen eskutik, Kultura Aretoan. Azaroaren 8an, larunbata, berriz, poesia errezitaldia antolatu dute Berta Piñan, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin, arratsaldeko 19:00etan, Gezala Auditoriumean. Azken saio hau amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du.
Ainhoa Salaberria Kultur teknikariak azaldu duenez, bi saioak doakoak izango dira, baina larunbateko ekitaldirako gonbidapenak hartu beharko dira Lezoko Udalaren webgunearen bidez edota Kultura Sailean (8:30etik 13:30era).
Juan Ramon Makuso Balea Zuria taldeko kideak aurtengo edukien inguruan xehetasun gehiago eman ditu, “belaunaldien arteko zubiak oso presente egongo dira aurtengo edizioan. Jokin Muñoz eta Berta Piñan ibilbide luze eta oparoko idazleak dira, baina pozgarria da gazteen presentzia badagoela ikustea”. Maddi Muñozek irakurketa dramatizatua egingo du Jokin Muñozen hitzaldiarekin batera, solasaldi poetikoan. Bestalde, Pardo eta Uribe-Etxeberriak ere beste ikuspuntu bat ekarriko dute errezitaldira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian