Azaroaren 10ean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, euskaraz eta gaztelaniaz sortutako gida bat eta Espainiako Zeinu Hizkuntzan (LSE) eskuragarri dagoen bideo bat aurkeztuko dira.
Mujeres de Colores elkarteak neurozientzien arloan emakumeek egindako ekarpenak ikertu, aitortu eta ikusgarri egiteko jardunaldia antolatu du azaroaren 10ean, Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao kalea 9), arratsaldeko 18:00etan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “emakumeek neurozientzietan egin dituzten ekarpenei buruz gehiago jakin nahi duzu? Historian zehar, funtsezkoak izan dira nerbio-sistema ulertzeko eta neurobiologian, plastikotasun sinaptikoan eta neuropsikologian aurrerapenak garatzeko. Hala ere, askotan ikusezin bihurtu dira. Jardunaldi honetan Zeinu Hizkuntzan interpretatutako bideo bat eta zientzian izan duten papera berreskuratu eta balioan jartzen duen gida aurkeztuko ditugu”.
Jardunaldian honako hauek aurkeztuko dira: Euskaraz eta gaztelaniaz sortutako gida bat; eta Espainiako Zeinu Hizkuntzan (LSE) eskuragarri dagoen bideo bat.
Bi baliabide hauek zientziaren historian eragin berezia izan duten emakumeen lana balioan jarri, aitortu eta zabaltzeko sortu dira, eta helburua da emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea neurozientzia bezalako esparru erabakigarri batean.
Ekimen honek “agerian uzten du aniztasunaren aldeko konpromisoa, memoria zientifikoaren berreskuratzea eta emakumeen ahalduntzea zientzian”, adierazi du elkarteak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian