Sarrerak azaroaren 13tik (goizeko 10:00etan) aurrera egongo dira salgai Bulego komunitateko kideentzako. Azaroaren 14tik (10:00etan) aurrera, berriz, gainerako zale guztientzat.
Asteburu honetan, Bilboko Euskalduna jauregian, sarrera guztiak agortuta, emandako hiru kontzertuekin eta Iruñeko Baluarten urriaren 19an eskainitako kontzertuarekin amaituko den bira historikoaren ondoren, Bulegok 2027an itzuliko dela iragarri du.
Azkoitiako taldeak kontzertu bakarra eskainiko du, 2027ko martxoaren 6an, Bilbao Arenan (Miribilla), eta euren ibilbidean etapa berri baten hasiera markatuko duen hitzordua izango dela aurreratu dute.
Iragarpen hau laukoteak egindako agur-birak lortutako erabateko arrakastaren ondoren iritsi da; bira horretan, Baluarten ere aritu ziren, taldeak publikoarekin duen lotura berezi hori sendotuz. Itzulera honekin, Bulegok, eszenatokietara itzuliko dela agintzeaz gain, taldearen bilakaera erakutsiko duela ere nabarmendu du, bere esentziari eta hunkitzeko gaitasunari bere horretan eutsiz.
Taldekideen esanetan, “gaur, musika-talde bat baino askoz gehiago da Bulego. Musikak eraldatzeko eta batzeko duen indarrean sinesten duen komunitatea da, agertoki bakoitza bere energiarekin eta mezuarekin argitzen duen familia zabala”.
Bilboko kontzerturako sarrerak azaroaren 13an, 10:00etan, jarriko dira salgai Bulego komunitateko kideentzako, eta azaroaren 14an, 10:00etan, gainerako zaleentzat, taldearen kanal ofizialen bitartez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian