Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea.
Getariako eta Lesakako Udalek, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte 2026. urterako. Urte bakoitzean bost idazleri eskainiko diete sormen-egonaldiak egiteko aukera.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “ederra litzateke nazio mailako sarea egiten joatea, gure herrietako baliabideak euskaraz sortzen ari diren kulturgileei eskainiz”. Getariako esperientziak interesa sortu zuen lesakarrengan, eta, bi herrien arteko harremanak egin du posible deialdi bateratu hau.
Hala, herriko turismo-baliabide zenbait idazleen zerbitzura jarriko dira, “haiek euren sormen lana kontzentratuta eta distrakziorik gabe lan egiteko aukera izan dezaten”. Honakoak dira egitasmoan parte-hartzea erabaki duten ostatuak: San Prudentzio hotela, Saiaz hotela eta Katukale apartamentuak Getarian, eta Pikukoborda eta Ekaitza ostatuak Lesakan.
Euskal idazleek (literaturgileek, kazetariek, gidoilariek…) parte hartu ahal izango dute deialdian euskarazko idatzizko sormen lan bat (fikziozkoa edo ez-fikziozkoa) garatzeko.
Interesa dutenek abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea. Bi Udalek egingo dute aurkeztutako-proiektuen arteko hautaketa eta hautaturiko idazleei 2026ko urtarrilean jakinaraziko zaie. Une horretatik aurrera, ostalariak jarriko dira harremanetan euren etxean ostatu hartuko duen idazlearekin.
Getarian eta Lesakan egonaldia egiten duten idazleek, beren lanaren azken emaitzan, egonaldiari aipamena egin beharko diete, lanaren parte bat non garatu zuten adieraziz.
Parte hartzeko oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian