Proposamenak 2025eko azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.
Gipuzkoako Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak antolatzen duten egitasmoak gazteei arreta berezia eskaini nahi die, eta hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea; Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.
Deialdia musikan eta arte eszenikoetan aritu nahi duten artista berri, profesional edo erdi-profesionalei zuzenduta dago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “pop, rock, folk, elektronikoa, hip-hop eta antzeko musika estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere, esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia”.
Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie: Gipuzkoako gune desberdinetan lau emanaldi eskaintzeko aukera, horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoan; 500 euro emanaldi bakoitzeko; artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa; eta Musika Bulegoarekin lankidetzan egingo den komunikazio eta sustapena, eszenografia, produkzioa, ekonomia, fiskalitatea eta jabetza intelektuala prestakuntza programan doan parte hartzeko aukera.
Kutxa Fundazioak Tabakaleran duen espazioan aurreikusitako obrak direla eta, edizio honetan ezin da entsegu-guneetarako sarbiderik eskaini aurreko edizioetan bezala, nahiz eta aukera horri berriro ekitea aurreikusten den lanak amaitu ondoren.
Proposamenak 2025eko azaroaren 30era arte aurkeztu beharko dira esteka honetan. Hautatutako proposamenen izenak otsailaren 10a baino lehen argitaratuko dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian