Topaketa bihar, azaroak 20, izango da goizeko 9:15etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenako Santa Teresa komentuan.
Duela bi urte, artistaren estatutuaz hitz egiteko tartea hartu zuen Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak Oiartzunen, UEUrekin elkarlanean. Donostian hartuko du gogoetarako tartea orain. Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko izenpean, Euskal Artisten bigarren Mintegia antolatu dute bihar, hilak 20.
Oiartzungo hitzordutik hona, Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzei Buruzko I. Inkesta egin du Lanarteak, sortze eta interpretazio hizkuntza zehar-lerro gisa erabiliz. Hala, kultura euskaraz egiteko apustuaren ondorio ekonomikoei neurri bat jarri die. Beste eragile batzuek ere eginak dituzte beren azterketak azken bost urteetan, eta horien emaitza ugari bat dator Lanartearen lanarenarekin.
Bateko eta besteko datuak abiapuntu hartuta, euskal kultur ekosistema biziberritzeko urratsak gogoetagai bilakatu nahi ditu orain, kulturgileak ‒izan profesional zein ez‒ lehen lerroan jarriz.
Hitzordua bihar, azaroak 20, izango da goizeko 9:15etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenako Santa Teresa komentuan.
Egitaraua
09:00 – 09:15, Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:15 – 09:30, Jardunaldiaren aurkezpena.
09:30 – 10:15, Ekhi Zubiria Etxeberria soziologoaren hitzaldia, kultur arloko eremu eta diziplina ezberdinei buruzko orain arteko inkesta eta datuen errepaso orokorra eginez, euskal kultur sistemaren nolakoa azaltzeko asmoz.
10:15 – 11:45, Hitzartze laburrak.
- Kultur Eskubideak – Oskia Ugarte Abarzuza
- Euskal – Ander Lipus
- Transmisioa – Gotzon Barandiaran Arteaga
- Prekarietatea – Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
- Kulturgileak – Ihitz Iriart Casenave
- Politika publikoak – Hizlari: Amagoia Gurrutxaga Uranga
- Botere harremanak – Hizlari: Iratxe Retolaza Gutierrez
11:45 – 12:15, Kafe etena.
12:15 – 13:30, Mahai-ingurua: Legezko jantzi bat, artezko bizitza bati. Moderatzailea Iñigo Astiz izango da. Hizlariak, berriz, Maia Iribarne, Oihana Iguaran, Joseba Larratxe eta Bernardo Atxaga.
13:30 – 14:15, Gogoeta saioa.
14:15 – 14:30, Bakarrizketa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian