Erakusketak artearen eta heriotzaren arteko lotura arakatzen duen diziplinarteko ekimen artistikoa du oinarri, dolu-argizariaren erabilera sinbolikoaren bitartez.
Dolu-argizaria ardatz hartuta, Iruñeko Ziudadelako Bolborategiak eta Labeak Argizari galdua izeneko erakusketa kolektiboa paratu dute 2026ko urtarrilaren 25era arte.
Argizari galdua hainbat arte diziplinatako artelanek osatzen dute. Javier Ayarza Haro, Mari Campistron, Aglaë Miguel, Estelle Deschamp, Georges Didi-Huberman, Nerea de Diego, Antonio Fernandez Alvira eta Laura Salguero artistak dira artelan horien sortzaileak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “erakusketak artearen eta heriotzaren arteko lotura arakatzen duen diziplinarteko ekimen artistikoa du oinarri, dolu-argizariaren erabilera sinbolikoaren bitartez. Erakusketak argizariak arte garaikidean duen materialtasuna ospatzen du, eta artea, erritualtasuna eta memoria bateratzen ditu, argizaria tradizioekin, materialtasunarekin eta ingurumenarekin dugun harremanari buruzko gogoeta-ardatz bihurtuta”.
Hala, Argizari Galdua gonbidapen bat da funtsezko lotura horiek berraurkitzeko. Honetan, “argizaria, materia iragankor eta eraldatzailea, gure ondare immaterial komunari buruzko hausnarketa baten hari bilakatzen da”.
Asteartetik larunbatera, hauxe da Labean eta Bolborategian erakusketa bisitatzeko ordutegia: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igandeetan eta jaiegunetan, berriz, soilik goizez, 11:30etik 13:30era.
Bitartekaritza-jarduerei dagokienez, erakusketa Labean egingo diren jarduerekin osatuko da. Abenduaren 12an, ostirala, Argizari galdua sortzeko prozesua bisualki irudikatzeko ariketa bat egingo da, Nerea de Diego eta Elisa Artetaren eskutik. Urtarrilaren 10ean, berriz, erritual kolektibo bat egingo da, La Comunidad talde artistikoak proposatuta: Cumcera izenburupean, argizaria eskaintza herrikoi bat egiteko baliatuko da, erakusketaren testuingurua abiapuntu hartuta.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian