Nafarroako Bertsozale Elkarteak “euskaldunentzat arnasgune izateagatik, euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin duten harreman estuagatik eta bertsolaritza sustatzeko egindako ekinbide guztiagatik” eskerrak eman nahi dizkie Zaldiko Maldiko elkarteko kideei.
Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen izenean, Sergio Barandiaranek jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari. Nafarroako bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “txapela jantziko duena izaten da finaleko protagonistetako bat izaten da. Eskertza modukoa da txapel emailea izatea, omenaldia eta aitortza. Euskaldunentzat arnasgune izateagatik, euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin duten harreman estuagatik eta bertsolaritza sustatzeko egindako ekinbide guztiengatik eskerrak eman nahi dizkiegu Zaldiko Maldiko elkarteko kideei”.
Bertsozaleren arabera, “handia da Zaldiko Maldikok Iruñean egin eta egiten duen lana”. Iruñeko Euskaldunentzako arnasgune izateko sortu zen elkartea 1981. urtean. Euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin harreman estua izan du ordutik. Elkarte sortu eta urte betera, 1982an, antolatu zuten lehenengo bertso eskola Lontxo Aburuzaren gidaritzapean.
Ordutik hona, bertsolaritzak beti izan du presentzia Zaldiko Maldikon, izan bertso eskola, izan ekimen modura, izan bertsolarien entrenamendurako espazio bezala ere. Erreferentziazko gunea da Iruñeko euskaldunontzat, eta hala izan da ere Bertsozale Elkartearentzat: “bertan egin ditugu Bardoetako hainbat saio, haur eta gazteen eskolarteko saioak edota, aurten adibidez, Señora Sariketako finala”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian