Existitzen ez den eleberri baten inguruan idatzitako 31 iruzkin jasotzen ditu Silueta liburuak.
Harkaitz Cano idazleak bi eleberri argitaratu ditu Silueta izenburua daraman liburu berrian: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea. Egileak irakurlea sormenaren parte bihurtzeko egin duen ahalegina da gaur Donostiako Kaxilda liburu-dendan aurkeztu duen eleberria. “Silueta hutsune baten inguruan eraikitako nobela bat da. Ez da nobelarik existitzen, baina nobela horren inguruan idatzitako 31 iruzkin jasotzen ditu liburuak eta kritika horietatik abiatuta eta iruzkingile bakoitzak egindako spoiler txikiaren edo kontatzen dituen gauzen arabera, irakurleak izango du balizko nobela horren ideia moduko bat”, azaldu du egileak.
Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editoreak nabarmendu duenez, “existitzen ez diren liburuen inguruan egindako literaturaren kidea da Silueta eleberria. Siluetak erdi ezkutuan izen bereko beste nobela bat gordetzen du. Ibarbia izeneko idazle batek idatzi du barruko Silueta eta bahiketa bati buruzko istorioa kontatzen du. Beraz, barruko nobelak kontatzen duena ez dugu zuzenean irakurriko, iruzkinek kontatzen duten apurraren bitartez jakingo dugu zer gertatzen den nobelan, eta, hortaz, ez dugu zehaztasunez jakingo zein den balizko nobelaren edukia”. Hala, irakurleak iruzkingileen ikuspegi subjektibotik jasoko du dena.
Canok adierazi duenez, Euskal Herriko memoria politikoari buruz pentsatzeko aukera ere ematen du nobelak, izan ere, azkeneko 50 urteetako Euskal Herriko gatazkari buruz oihartzun edo zertzelada batzuk zeharka kontatzeko baliatu du lan berria.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian