Kantari zuberotarrak Juantxo Zeberiorekin elkarlanean ondu du tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen lan berri hau.
Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok azken diskoa elkarrekin argitaratu zutenetik hamabost urte pasa direnean dator Lur izeneko lan berria. Oraingoan, hiru urte egon dira elkarrekin lanean, bilduma berria denboraz eta lasaitasunez sortzen, “patxadaz egindako lan bat” dela diote.
Hiru urte eman dituzte ere Gazako minaren oihartzuna entzuten, “Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea da lana”, adierazi dute. Oihenartek gure lurraz hitz egiten du disko honetan, eta gure lurraz hitz egitean, saihestezina da lur gabeak sartzea, saihestezina da Palestinaz ez hitz egitea”.
Musikari dagokionez, kantari zuberotarraren diskorik berezienetakoa da Lur. Kantu bakoitzak soinu unibertso propio bat osatzen du bere baitan. “Sinplea bere oinarrian baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen duena. Hari sekzio ederrak, gitarra elektrikoa, harpa, bateria, elektronika ukitu finak eta abar luze bat aurki daitezke bere baitan. Bere txikian, disko handi bat. Konposizio eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak”, adierazi du diskoetxeak.
Oihenartek eta Zeberiok Olaia Inziarte, Miren Narbaiza eta Julen Achiary abeslari eta musikariak izan dituzte alboan. We Are Standard taldean ezagun egin zen Jon Agirrezabalaga, berriz, nahasketez arduratu da.
Lili bat
Lur diskoaren baitan, Joseba Sarrionandiak sortutako hitzetatik abiatuta Mikel Laboak musikatutako Lili bat kantaren bertsioa plazaratu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian