Abenduaren 20an izango da finala 17:00etatik aurrera, Bilboko Casillan.
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia izango dira abenduaren 20an Bilboko Casillako oholtzan parte hartuko duten bertsolariak. Denak gogotsu eta prest daude finalerako, halaxe adierazi dute finala aurkezteko egin duten agerraldian. Eurekin batera Arantza Plaza txapel jartzailea ere izan da. Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak gidatu du prentsaurrekoa.
Olabarriak txapelketa behar handiaren emaitza dela azaldu du eta, horren atzean, jende asko dagoela. Horregatik, eskerrak eman gura izan dizkie txapelketan beharrean ibili diren guztiei, banan-banan: “bertsolariei, Talde Antolatzaileko kideei, Komunikazio Taldeko kideei, gai-jartzaile taldeari, epaile taldeari, bertso eskolei, eta borondatezko beharrean astez aste ibili diren guztiei. Baita ere, zelan ez, astero areto eta frontoiak bete dituzten bertsozale guztiei ere, eurak barik ezingo litzatekeelako Txapelketarik egin”.
Plazak, bestalde, aitortu du bulkata bat sentitu zuela txapela jartzea proposatutakoan, eta segituan eman zuela baiezkoa. Horretaz gain, txapela jartzea “ohorea” dela azpimarratu du, eta “opari ederra” izan dela.
Larunbatean, Idoia Anzorandia eta Igor Menika ariko dira gai-jartzaile lanetan. Epaileak, ostera, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Garazi Mendoza, Jurgi Fuentes, Marta Ortiz, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea eta Itxaro Juaristi arituko dira.
Finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskuragai. Larunbatean sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko dute arratsaldeko 15:30ean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian