Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Bele, Nøgen, Sara Zozaya, Agoteak edota Harkaitz Cano idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak izango dira Landako guneko erakusmahaietan eta Ahotseneako oholtza gainean. Gaur bertan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. 60. urteurrena du eta data borobil baten ospakizunean zentratu beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta Gerediaga Elkarteak. Berrikuntzen artean, batetik, azkenaldian urtero […]

Read More… from Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

[Bideoa] Harkaitz Canok bi eleberri argitaratu ditu liburu bakar batean: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea

Existitzen ez den eleberri baten inguruan idatzitako 31 iruzkin jasotzen ditu Silueta liburuak. Harkaitz Cano idazleak bi eleberri argitaratu ditu Silueta izenburua daraman liburu berrian: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea. Egileak irakurlea sormenaren parte bihurtzeko egin duen ahalegina da gaur Donostiako Kaxilda liburu-dendan aurkeztu duen eleberria. “Silueta hutsune baten inguruan eraikitako nobela bat da. […]

Read More… from [Bideoa] Harkaitz Canok bi eleberri argitaratu ditu liburu bakar batean: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea

[Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu ditu lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak. “Behin entzun nion amumari hobe dela harrizko bihotz bat izatea, munduko minetatik babestuta egoteko. Bizitza errazagoa litzatekeela gehiegi sentitzen ez duen bihotz batekin, mundu hau blindatutako bihotzentzat pentsatuta baitago. Ordutik askotan egin dut […]

Read More… from [Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

[Bideoa] Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek

Olatz Mitxelena idazleak eta Irati Eguren ilustratzaileak ‘Su txikian’ album ilustratua (1545 argitaletxea) aurkeztu dute. Galderak sortzen zaizkio Udane bilobari, aitonak egiten eta esaten dituenak entzunda: aitonak landatu eta zaindutako basoa aitonarena ote da?, basoari kendu edo eman, zer egiten dio aitonak gehiago?, zuhaitzak mantso-mantso haziko badira, ikusiko ote du aitonak bere basorik?. Su txikian […]

Read More… from [Bideoa] Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek

[Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

Bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da Alberdiren lan berria. Elgoibarko idazlea hainbat herritan izan da hainbat emakumerekin elkartu eta haiek kontatzeko zeukatena entzuten. Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du gaur Donostian, Begoña Durruty ilustratzailearekin batera. Idazleak emakumeen ahotik eta bihotzetik jasotako esperientziak bildu ditu lan berri honetan. Egileak berak azaldu duenez, “bi […]

Read More… from [Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

[BIDEOA] Alava espioitza-sarean aritu ziren emakumeak oroitzeko eleberri historikoa ondu du Katixa Agirrek

Euskal Herrian gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren Barne zerbitzuak nobelako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten.   Katixa Agirrek ‘Barne zerbitzuak’ nobela historikoa aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Idazle gasteiztarrak 1937-1943 […]

Read More… from [BIDEOA] Alava espioitza-sarean aritu ziren emakumeak oroitzeko eleberri historikoa ondu du Katixa Agirrek

[Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak Gazako istorioak liburua plazaratu du, azken bi hamarkadetan Gazan egindako lanaren emaitza gisa. Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak azken hogei urteetan eguneroko batean jasotako Gazako istorioei liburu formatua eman zion apirilean. Argitalpen horrek erderaz ikusi zuen argia. Orain, euskarazko bertsioa plazaratu du Ibon Plazaola itzultzailearen laguntzarekin. Gazako istorioak (Alberdania) da […]

Read More… from [Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

[Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik

Eider Rodriguez idazleak dozena erdi narrazio bildu ditu Dena zulo bera zen ipuin liburuan. Denak mundu eta atmosfera propioarekin. […]

Read More… from [Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik

[BIDEOA] Rock and rollaren esentzia disko batean kontzentratuta

Pettik 25 urteko ibilbidean ondutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa plazaratu du. XX ta bortz urte zuzenean du izena lanak eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. 25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bakarkako lehen diskoa argitaratu zuenetik. Urteurrena ospatzeko, ibilbide luze horretan sortutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen […]

Read More… from [BIDEOA] Rock and rollaren esentzia disko batean kontzentratuta

Kontseiluak abenduaren 27an, Bilbon izango den euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du

Ekitaldia kultur kutsukoa izango dela aurreratu dute. Sarrerak urriaren 16tik aurrera egongo dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean. Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arenan egingo duen ekitaldi bereziaren xehetasunak emateko prentsaurrekoa egin du gaur Bilbon. Agerraldian dozenaka euskalgintzako ordezkarik (AEK, Elkar, Euskal Herriko Ikastolak, Berria, Taupa Mugimendua, Eusko Ikaskuntza, Elhuyar, Emun, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, Hamaika Telebista, […]

Read More… from Kontseiluak abenduaren 27an, Bilbon izango den euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du