[BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek
Eresia hil-kanta aitari da idazle oiartzuarrak gaur aurkeztu duen liburuaren izenburua eta pertsonaia publiko baten alabak bere aitaz pentsatzen duenaz hitz egiten du. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek Eresia hil kanta aitari nobela laburrean. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. […]
